El sonido de la red izena dauka dokumentalak eta
Argentinako Libercine genero eta sexu aniztasun jaialdi internazionalean lehiatu du. Dokumentala
iaz Ondarroan ginekologia zerbitzu integrala eskatzeko egindako Marasmateli saretzen ekimenari buruzkoa da.
Maiatzaren 15etik 21era egin da jaialdia, Buenos Airesen. Zehatz esateko, Ibarraren lanak dokumental laburren atalean lehiatu du, beste zortzi lanekin batera.
«Zoixonak Arantza!»
Dokumentalak saririk lortu ez badu ere, Ondarroako Etxelila Emakumin Topalekuko ordezkariek zorionak eman nahi izan dizkie Ibarrari: «Zoixonak Arantza!».
Horrez gain, bertoko aldarrikapenak itsasoz bestaldera ailegatu izana ere azpimarratu dute Etxelilakoek: «Gure aldarrikapenak Argentina aldean ere entzun dira!»