Gure Esku Dago ekimeneko
antolatzaileek Durango eta Iruñea lotuko dituen giza katera autobusez joateko deia egin diete herritarrei. Hala, Lea-Artibaitik eta Mutrikutik hainbat autobus aterako dira egun horretan, eta
maiatzaren 28a orduko izena emateko gomendatu dute antolatzaileek.
Markina-Xemein eta Ziortza-Bolibarko taldeari Elorriora joatea egokitu zaio, esaterako, eta bertara autobusez joatea dela komenigarriena eta egokiena azpimarratu dute: «Milaka lagun batuko garelako kilometro gitxiren barruan, eta ezinezkoa delako antolatzaileentzat kotxez joaten bagara, aparkalekuak bermatu eta trafikoa ondo eta segurtasun neurriak gordeta antolatzea». Horregatik, hasita daude autobusak antolatzen eta egun gitxi falta direnez, izena lehenbailehen ematea eskatu dute.
Markina-Xemein eta Ziortza-Bolibarren
giza katerako izena eman dutenak 410 dira, momentuz, eta beraien kilometroan –13. kilometroan–,
860 metro saldu dituzte, oraindik egun batzuk geratzen diren horretan.
Ondarroan 400 pertsonara ailegatzeko erronka jarri zuten arren, bikoitza bano gehiago lortu dute:
850 pertsonak eman baitute izena gizakaterako.
Markina-Xemeinek 13. kilometroan parte hartuko du, herri txikiekin batera; 860 metro saldu dituzte. Mutrikuarrak Bergaran egongo dira ekainaren 8a eta momentuz, 262 metro saldu dituzte
12. kilometroa egokitu zaio Lekietiori, Elorrion, eta bertara joateko autobusa aukeratzen dutenek aukera bi izango dituzte: Lekeitiotik Elorriora eta bertatik Lekeitiora zuzeneko joan-etorria egitea edota Lekeitiotik Elorriora, bertatik Durangora eta hortik Lekeitiora joateko.
Mutrikukoak Bergaran izango dira ekainaran 8an,
33. kilometroan, Debakoekin eta Mendaroekin batera. Momentuz,
262 dira Bergarara joateko izena emanda dutenak.
Etxebarrian, berriz, metroa erosi duten guztiei posta elektronikoa bialduko die herriko taldeak autobusen berri emateko; gainera, kartelak jarriko dituzte herrian informazioagaz. Metrorik erosi ez dutenek badute oraindik ere horretarako aukera.
Etxebarrian posta elektronikoa bidaliko diote metroa erosi dutenei, xehetasunak azaltzeko; Aulestin 144 metro saldu dituzte, helburua 150era heltzea da
Aulestin ere, gaur gaurkoz,
144 metro saldu dituzte eta helburua 150 saltzea dela azaldu dute. Asteon eta datorren astean ere metroak erosteko aukera edukiko dute herritarrek.
Lea-Artibaiko gainontzeko herri txikietakoak Markina-Xemeinegaz batera joango dira, eta, beraz, baita autobusean ere.
Datozen egunetan ekitaldiekin jarraituko dute Gure Esku Dagokoek; hala,
Berriatuan Gure Esku Dagoren aurkezpena egingo dute. Hori hilaren 30ean izango da. Horretan,
herrian egin diren bideoen eta dinamikaren bideo emanaldia eta giza katea egingo dituzte.
Autobusak, herririk herri:
- Aulesti. Autobusean izena emateko herritarrek lehenbailehen joan beharko dute herriko tabernetara (zerrendak taberna guztietan daude) edota Josune janari dendara.
- Etxebarria. Olaia aurrean eman ahalko da izena barikuan 18:00etatik 20:00etara eta domekan 11:00etatik 13:00etara Olaia aurrean edo Plaza Barrin.
- Lekeitio. Eskolapeko lokalean daude salgai autobuserako tiketak; barikuetan 19:00etatik 21:00etara, zapatuetan 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara, eta domeketan 12:00etatik 14:00etara. Maiatzaren 28a orduko eman behar da izena.
- Markina-Xemein etagainontzeko herri txikiak. Markina-Xemeingo Kontzekupean eman daiteke izena, gaur, bihar, astelehenean, martitzenean edota eguaztenean Markina-Xemein eta inguruko herrietatik autobusez joan nahi dutenek.
- Mutriku. Beheko Plazan duten lokalean eman behar da izena.
- Ondarroa. Kanttoipeko bulegoan eman ahal da izena egunero, 18:30etik 20:30era.