Emanaldia
22:30ean hasiko da eta
doan izango da.
Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Oihana Bartra eta Miren Amuriza kantuan entzuteko aukera edukiko dute herritarrek gaur, Mutrikun.
Amaia Agirrek gai jartzaile lana beteko du. Saioak kutsu berezia edukiko du, izan ere, bertsoei laguntzeko,
gitarra eta biolin soinuak entzun ahalko dira. Eta ardura hori
Ixaak Arrutik (biolina) eta
Gari Otamendik (gitarra) edukiko dute.
«Ez da kasualitatea»
Saioan emakumeak dira protagonista, eta
hori ez dela kasualitatea diote. «Ez da kasualitatea saio honetako lau bertsolariak emakumezkoak izatea. Izan ere, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez dira kasualitatez izaten. Denok emakumeak izate horretan derrigor dago intentzio bat», diote. Halaber, helburua horrelako bertso saioak urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe antolatzea dela diote. «Bitartean intentzio osoz eta argiz dihardugu».
Saioak umorea, jolasa, gogoeta, emakumeen arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen ditu.
Gonbitea, herritarrei
Txalapartako arduradunek herritarrei bertara joan eta saioagaz gozatzeko gonbitea egin diete. «Saioa polita eta interesgarria izango da; ikustekoa da».
Oraingoan saioa Mutrikun eskainiko badute ere, aurretik beste hainbat herritan eskaini izan dute, Ondarroan esaterako. Eta saio guztiak ez bada, gehienak arrakastatsuak izan dira.
Horrela ba, herritarrek bertsoetan oinarritutako bestelako saioa edukiko dute bihar ikusgai, muxutruk, Txalapartan.