Mailako lehen postua eskuratzeko aukera dauka Villabona taldeari irabaziz gero. Zestoan, 16:30ean, jokatuko dute partidua.
Gazteak animatzera joateko autobusa antolatu du Mutriku Futbol Taldeak. Izena, udaletxeko harreran, udaltzaingoan, okindegi berrian edo futbol zelaian eman daiteke.
Autobusa goiko geltokian hartu behar da, zapatuan, 15:30ean.