Bisonte bi eta zaldi bat dira, hain zuzen. Margoen egoera ez dela ona eta haitzuloak izan duen erabileraren ondorioz ez direla ondo ikusten zehaztu du Lekeitioko Udalak. Hala ere, garrantzi handikoak dira: SantimamiƱekoak baino zaharragoak eta handiagoak dira.
Aurkikuntza, Gizateriaren Ondare izendatuko da automatikoki, Altamirako bildumaren barruan, eta koba betiko zarratuko dute.
Orain hile batzuk egin zuten aurkikuntza eta Bizkaiko Foru Aldundiko teknikarien ikerketa amaitu da jadanik.