Hirugarren Argazki Rally digitala antolatu du Ispasterko Udalak

Isparterko Udalak hirugarren Argazki Rally digitala antolatu du. Gaia librea da, eta lehiaketaren oinarriak maiatzaren 26an argitaratuko dituzte. Parte hartzeko aurretik izena eman behar da. Horretarako, ispasterkoudala@gmail.com helbidean apuntatu edota, bestela, zapatuan goizeko 11:00tan Iñigo Egiluz aretora joan beharko dute partaideek. Han, antolatzaileek lehiaketaren inguruko informazioa eta azalpenak emango dituzte.

Argazkiak aurkezteko azken eguna ekainaren 7a da, 13:30ean.

Hamasei urtetik gorakoen mailan partehartzen dutenentzat 200 euroko saria dago, eta bi lagunentzako jana herritar onenarentzat. Bestalde, hamasei urtetik beherakoetan, lehenengoak 75 euro eramango ditu eta, ispasterdar onenarentzat opari bat egongo da.