Hogeitaseigarren ipuin topaketa martxan da Aulestin
Urzabal guraso elkarteak antolatuta, hogeitaseigarren Ipuin Topaketa egingo dute Aulestin.Lehen hezkuntzako ikasletatik 18 urte bitarterako gazteei zuzendutako lehiaketa da, eta partehartzaile guztiek izango dute saria.
Aste honetan amaitzen da lanak aurkezteko epea; maiatzaren 25ean 19:00etan. Ipuinarekin batera, gura duenak marrazkia egin dezake. Aulestiko eskolako ikasle ez direnek,ipuinak eta marrazkiak urzabalgurel@gmail.com helbidera bidali behar dituzte, izen-abizenak, adina eta maila zehaztuz. Gaia librea da, eta adinaren arabera lanak eskuz edo ordenagailuz idatziko dituzte. Lehenengo eta bigarren mailako ikasleek ipuinak boligrafo eta errotulagailu beltzarekin idatzi behar dituzte; gainerakoek ordenagailuz. Ekainaren 24ean izango da sari banaketa, San Juan eguneko meza ostean.