Aurtengo martxa Urko tontorretik pasatuko da, eta urtero modura, bi ibilbide jarriko ditu aukeran ETX Kultur Elkarteak: 26 kilometrotako ibilaldi luzea eta 8 kilometrotako laburra. Irteera, Plaza Barrin jarri dute, baina hauteskundeak direla eta, baliteke frontoira pasatu behar izatea.
Ibilaldi luzeko parte hartzaileek 07:30ean irtengo dute Urkaregirantz. Hiru Itxurri, Aitzketa, Ixua, Urko, Asuntze eta Ariznabarretik pasatuko dira Etxebarrirako bidean. Guztira, sei orduko ibilbidea izango da.
Ibilaldi laburreko parte hartzaileak, ostera, 10:00etan dute jarrita irteera ordua. Ibilbidea hurrengoa izango da: Okoki, Elkor, Intxaurbitxe, Akarregi, Egixarre, Imutxe eta Etxebarria. Danetara hiru ordu dira.
Mendi ibilaldian parte hartu nahi dutenak bertan egunean eman behar dute izena irteera lekuan bertan. Ibilbidea geziz eta zintaz markatuta egongo da eta hornidura gunea jarriko dute Aitzketan.