Lea-Artibaiko gazte diagnostikorako bilerak egiten hasi dira
Lea-Artibaiko Amankomunazgoak eskualdeko hamabi udalekin batera Lea-Artibaiko gazte diagnostikoa proiektuari ekin zion iazko azaroan. Egun proiektuaren bigarren eta azken zatian daude, eta emaitzak uda partean ezagutaraziko dituzte.
Egitasmo parte-hartzailea da, gazteak dira abiapuntu, eta, haiekin batera eskualdeko eragile sozial, politiko eta teknikoen iritziak ere biltzen ari dira. Horrela, gazteak, gizarte eragileak eta administrazioa gazte politikaren garapenean inplikatzea gura dute. Denen artean errealitatearen ikuspegiak elkartrukatzea eta elkar ulertzea da asmoa. Ondoren, gazteek eurek landu eta erabakitzeko Lea-Artibain gazte alorrean ezarri beharreko ildo nagusiak. Era berean, gazteen parte hartzea sustatzeaz gain, haien arteko sareak indartzeko aukera paregabea dela deritzote. Partehartzea sustatzeko hainbat batzar antolatu dituzte eskualdeko udalerrietan. Aurreko hastean dagoeneko pare bat bilera egin zituzten eta, ekainaren erdialdean amaituko dituzte.- Maiatzak 23 barikua: Ondarroa (18-30 urte) eta Etxebarria (14-30urte)
- Maiatzak 30 barikua: Lekeitio (18-30 urte) eta Markina-Xemein (14-17 urte)
- Maiatzak 31 zapatua: Aulesti (14-30 urte) eta Lekeitio (14-17 urte)
- Ekainak 6 barikua: Ziortza-Bolibar (14-30 urte) eta Gizaburuagan (14-30 urte)
- Ekainak 7 zapatua: Isparter (14-30 urte)
- Ekainak 13 barikua: Mendexa (14-30 urte) eta Ondarroa (14-17 urte)
- Ekainak 14 zapatua: Amoroto (14-30 urte)