Eguraldi txarra dela eta, asteon, antxoa kanpainan dabiltzan baxurako ontziek, ez dute itsasora irtetzeko aukera askorik izan. Ondarroako kasuan, martitzenean izan zuten arrantza egunik onena. Denetara,
307.000 kilo sartu da asteon eta prezioei dagokionez, antxoa oso txikia izan denez, «oso merke» saldu da. Bataz beste,
kiloko 1,45 eurotan.
Asteari dagokionez, arrantzaleentzako
martitzena izan zen
egunik onena. Era berean, astelehenean arrantzara ez irtetzeko bandera jarri ostean, egun berean egin zen asteko lehen benta ere.
Antxoa eta arrain dexente egon zen
martitzenean, batez ere
antxoa gaztea eta txikia,
kiloan 37-45 ale ingurukoa. Antxoari dagokionez,
29.000 kaxa porturatu ziren Ondarroan. Horrez gain, txitxarro baltz batzuk, haginzorrotz batzuk eta berdel apur bat ere sartu zen Kalare Deunako kofradian.
Eguaztenean, itsasorako oso eguraldi kaxkarra egon zen, eta egunotan kantauri itsasoan dabiltzan arrantzaleek ez zuten «behar beste» harrapatu. Bart, eguraldiak txarrera egin baino arinago, hiru edo lau orduko arrantzurako tartea eduki zuten arrantzaleek, «eta zortea eduki zuenak» zer edo zer ekarri zutela nabarmendu dute Kofradiatik. Hala ere, «zortedun» egon zirenak nahiko gutxi izan ziren.
Gaur, bederen, oso arrain gutxi eta
martitzenean baino askosaz txikiagoa porturatu zen. «3000 bat kaxa eta
50 ale kiloko antxoa gaztea sartu da», gaineratu zuten. Hori dela eta, goizeko 07:00etarako, atzo, bueltan eta amarratuta zeuden baxurako arrantzaontzi guztiak.
Ekain erdira arte
Aurreko urtean ekainaren erdira arte luzatu zen antxoa kanpaina, eta aurten ere data horietara luzatzea espero da. «Aste hasieran, hurrengo astera arte iraungo zuela uste genuen, baina egon diren eguraldi txarrekin, beste bi aste luzatu daitekeela uste da».
Kanpaina, orokorrean,
ondo doa
kopuru alderditik. Hala ere, tamaina txikia izan da, eta prezioz ere merke egin du. Kilo asko ere harrapatu direnez,
arrantzaleak «nahiko konforme» daude, nahiz eta hauek, gehiago arrantzatzea nahiago izan.