Aitzol Etxaburu Fleuryko (Frantzia)
D2 modulutik D1 modulura aldatu zuten eguaztenean. “Gogorrena”, nabarmendu dute,
herenegun “modulu aldaketa zela eta ez zela”,
egun osoa jan barik eduki zutela jakin arazi dute Etxabururen senideek. Modulu batetik bestera pasatzen bere
bizi baldintzek okerrera egingo dute. “Lehen, esate baterako, futbolean eta giharketa ariketak edo beste kirol bat aukeratzea posible zuen, baina modulu aldaketa honekin biak batera egiteko aukera kendu diote, orain bat edo bestea aukeratu beharko du. Horrez gain, telebista ikusteko ere ordaindu egin behar du, baina ez diote zerbitzu hau martxan ipini”.