
Markina-Xemeingo
Emeki Koralak kontzertua eskainiko du bihar, zapatua, Mendaroko
Ameikutz musika eskolakolagaz batera,
20:30ean,
Mertzedeko elizan. Bakoitzak sei abesti kantatuko ditu eta biak batera abestuko dute amaieran.
Errepertorio modernoa eskainiko dute, abesti euskaldun zein erbestekoak tartekatuz, serbiarra, kubatarra, eta ingelesa besteak beste. Kanta batzuk gainera, instrumentuz lagunduta egongo dira.
Hamalau emakumek osotzen dute Yolanda Loirak zuzentzen duen Markina-Xemeingo Emaki Korala. Ameikutz abesbatza, bestalde, hamazazpi koralistaz osotua dago. Gehienak, Mendaroko musika eskolako ikasleak dira, hiru izan ezik.
Kontzertua elkartruke bat da, beraz, gaur Mendaron egongo dira koral biak; 22:00etan abestuko dute.