Noaingo Bidezarra frontoiak Espainiako Zesta-Punta Kluben arteko Txapelketa hartuko du asteburuan. Lau taldek hartuko dute parte norgehiagokan:
Berriatuak,
Bartzelonako Basconia taldeak,
Nafarroak (Noain) eta
A Coruñak. Denek denen kontra jokatuko dute, eta partidu gehien irabazten dituenak jantziko du txapela.
Bihar, zapatua, 11:00etan izango dituzte zestalariek lehenengo partiduak. A Coruña eta Basconia neurtuko dira hasteko, eta Berriatua eta Noain, ondoren.
Arratsaldean jarraituko du txapelketak, eta
18:00etan hasiko da berriz, jokoa. Berriatua eta A Coruña izango dira lehenengoak Noaingo kantxara ateratzen, eta hurrengo, Noain eta Basconia neurtuko dira.
Domekan, jokatuko dituzte, azkenik, pilotariek, falta zaizkien partiduak. Berriatuko bikoteak Bartzelonakoa izango du azken aurkaria; Noain eta A Coruñarean arteko lehia ailegatuko da ondoren.
Berriatuko bikotea Antxon eta Ubilla zestalariek osotuko dute. Bihar goizean abiatuko dira Noainera, txapelaren bila.