
Bihar, zapatua, sailkatze estropadak lehiatuko dira eta domekan finalak.
Emakumeen absolutu mailak eta gizonezkoen gazte eta senior mailek hartuko dute parte Mutrikuko proban. Ondarroa, Isuntza, Mundaka, Elantxobe eta Bermeo izango dira ikurrinagatik borrokatuko duten bertoko arraun taldeak.
Emakume absolutuetan sei talde arituko dira: Zumaia, Orio, Getxo, Pasai Donibane-Koxtape, Ibaika-Errenteria eta Ondarroa. Gizonezkoei dagokienez, gazte mailan hamabi trainerilla aterako dira uretara: Zumaia, Kaiku, Mundaka, Getxo, Koxtape, San Nikolas-Portugalete, Zarautz, Ibaika, San Pedro, Ondarroa, Elantxobe eta Isuntza. Nagusien mailan, berriz, bost dira parte hartuko duten taldeak: Kaiku, Hondarribia, Zierbana, Pasai Donibane eta Bermeo.
Bihar 16:30ean hasiko da trainerillen arteko norgehiagoka, finala berriz, 11:00etan izango da portuan.