zituela azaldu dute. Alde batetik, uda denboraldirako guztia prest eduki nahi zuten, eta bestetik, portuan amaitzeke dauden lanen inguruan galde egin nahi zien. “Dikeari buruz galdetu genien, zehazki, baina ez genuen erantzun garbiegirik jaso. Uda denboraldirako, ordea, hainbat gauza egiteke geldituko zirela jakinarazi ziguten”, azaldu du Palenzuelak.
Garraio Azpiegituren zuzendari
Almudena Ruiz de Angulori aurrez ere hainbat aldiz idatziz egindako eskariak ere mahairatu zizkion Palenzuelak. Ondokoak izan ziren eskariak, besteak beste: hondartza eta igerileku berriko inguruak txukuntzea, Danborreko gunea itxuratu eta jendearentzat zabaltzeko moduan lagatzea, Kofradia aurreko aparkalekuen kudeaketa argitzeko beharra, Burumendiko etxeen azpiko aldeko ezponda segurtatzeko premia eta kantinaren kudeaketa eskualdatzeko nahia. “Azken puntu horrek, eman ez arren, garrantzia dauka herriarentzat. Kantinako errenta udalaren esku egongo balitz, udan sortzen diren gastuen zati bat horrekin ordainduko genuke eta”, argitu du.

Almudena Ruiz de Angulo
Eskari horien aurrean Ruiz de Angulok emandako
erantzuna ordea, “
ez zen esperotakoa izan“. “Egiteko asmoa dutena ez da ekainerako egongo, eta zenbait gauza ez dituzte egitea aurreikusi ere egiten”, esan du Joxan Agirregomezkorta Mutrikuko Udaleko gobernazio buruak.
Mutrikuko Udalak portu inguruan Jaurlaritzak egin beharreko zenbait lan bere gain hartuko ditu, udaldirako inguru horiek herritarrentzako erabilgarri egoteko
Errealitate horren aurrean, Mutrikuko Udalak portu inguran egin beharreko zenbait lan bere kabuz egitea erabaki du. Horrela, esaterako, hondartza eta igerileku berriko inguruan denboraleak egindako kalteak ekainerako txukunduko eta itxuratuko ditu esan aurreratu du udalak. Eta dutxak ere jarriko dituzte. “Beste erakunde batzuek dioten bezala, udalak ere pertsonak ditu helburu, eta horregatik gure gain hartuko ditugu lan horiek, nahiz eta gureak izan ez. Iaz ere Udalak, herritarren eta herriaren onerako, Samikolla-Burumendiko lanak bere gain hartu behar izan zituen, eta errepidea zabaldu ahal izan zen, behin- behinekotasunez”, gogorarazi du alkateak. “Denborak erakutsi zigun erabaki zuzena hartu genuela”.
Udal ordezkariek herritarrek Danborrari ematen dioten erabilera irudi bidez erakutsi zion Ruiz den Angulori, eta haren iritzia aldatzerik ez zutela lortu esan dute
Aparkalekuen eta kantinaren kudeaketa eskualdatzeko eskaera eginda badago ere, oraindik
erantzunik ez dutela jaso esan dute udaletik. Betea alde batetik, Danborreko hesia atzeratzeari uko egin dio Garraio Azpiegituren zuzendariak, “obra gunea” dela argudiatuta. “Eta atzeko aldea txukuntzeko eskaera onartu arren, ez da berehala egingo”. Uda denboraldian gune horrek duen garrantzia zelakoa zen ikusteko, udal ordezkariek herritarrek Danborrari ematen dioten erabilera erakutsi zioten, irudiekin. “Irudiak erakutsita ere, ez genuen haren iritzia aldatzea lortu”.
Hondartza sarrerako ezpondari dagokionez, “lehentasunen arabera” jokatuko dutela esan zieten Jaurlaritzakoek. “Baina galdetu arren, ez zuten zehaztu Mutriku lehentasun horietan non gelditzen den”.