
http://www.youtube.com/watch?v=QF4jLD9Ll14 Hamahiru herri osotzen dute Lea-Artibai eta Mutriku eta horietan guztietan, Ispasterren ezik, EH Bilduk jaso ditu bozka gehien. Emaitzak herriz herri ikusteko, EGIN KLIK HEMEN. Orokorrean, EH Bilduk eskualdeko boto guztien %48,97 botu eskuratu ditu; EAJ-k %42,12; EB-k %1,16; PSOEk %1,7; PP-k %2. 11.254 bozka zenbatu dira eskualdean eta guztira 24.842 herritarrek zeukaten bozka emateko eskubidea. Horrela ba, Lea-Artibai eta Mutrikuko parte hartzea %45,30 izan da.


https://www.youtube.com/watch?v=kybCMiv4gHw Turrunak jotzearekin batera Antxoa Egunak eztanda egin zuen Ondarroako Alde Zaharrean. Eguraldia lagun, jende pila batu zen elkarte gastronomikoek prestaturiko antxoa pintxoak jateko gogoarekin. Aukeran, eguneko protagonista hainbat eratara prestatua jan zitekeen, baina batez ere, hilara handienak antxoa kroketak jateko egon ziren. Zubi Zaharraren inguruan, jendea ordu erdiz baino gehiago, zain ere egon zen pintxo goxoa jateko.


https://www.youtube.com/watch?v=QF4jLD9Ll14 Ez da uholderik espero, eta are gutxiago bozkalekuetan. Hala iragartzen dute inkesta guztiek gaurko. Horien arabera, inoizko abstentzio mailarik handiena espero da Europako Parlamenturako bozetan, kontinente osoan eta baita Euskal Herrian ere. Iragarrita dago ia %60koa izango dela, eta alderdi txikien —ezkerreko zein eskuinekoen— gorakada, gobernu alderdien kaltean. Bi elementu horiek izango dira gaurko hauteskundeetako gakoak.