Ispasterren EAJk eta Lea-Artibaiko gainerako herrietan eta Mutrikun EH Bilduk jaso ditu bozka gehien

http://www.youtube.com/watch?v=QF4jLD9Ll14 Hamahiru herri osotzen dute Lea-Artibai eta Mutriku eta horietan guztietan, Ispasterren ezik, EH Bilduk jaso ditu bozka gehien. Emaitzak herriz herri ikusteko, EGIN KLIK HEMEN. Orokorrean, EH Bilduk eskualdeko boto guztien %48,97 botu eskuratu ditu; EAJ-k %42,12; EB-k %1,16; PSOEk %1,7; PP-k %2. 11.254 bozka zenbatu dira eskualdean eta guztira 24.842 herritarrek zeukaten bozka emateko eskubidea. Horrela ba, Lea-Artibai eta Mutrikuko parte hartzea %45,30 izan da.

Lea-Artibai eta Mutriku

Lea-Artibai eta Mutriku

EAJ eta EH Bilduren artean egon da jokoa Europako Parlamenturako hauteskundeetan. 13.547 boto jaso dituzte jeltzaleek Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdean; 12.976 EH Bilduk. 2009ko datuekin alderatuta, hortaz, boto gutxiago jaso ditu EAJk: 15.064 jaso zituzten aurreko hauteskundeetan; kontran, gora egin dute ezker abertzalea, Aralar eta EA batzen dituen koalizioak: 11.131 izan ziren 2009an koalizio horretako alderdi bati ala besteari botoa eman zieten herritarrak. Jeltzaleak izan dira lehen indarra Busturialdean, EH Bildu nagusitu da, ostera, Lea-Artibain eta Mutrikun. EAJ-PNV eta EH Bilduk lortutako boto kopuru horretatik hurrun geratu dira beste alderdi guztiak.  Beherakada handia izan dute gainera, PP eta PSOE alderdiek, 237 (PP) eta 1.394 (PSOE) boto gutxiago lortu dituzte 2009an baino. Bestalde, botuetan gorantz egin du IU-EKI alderdiak eta Podemos koalizioak izandako botoekin «harrituta» geratu dira herri askotan. 819 boto lortu ditu koalizioak bi eskualdeetan. Boto eskubidea izan duten hautesleak 31.357 izan dira guztira: Lea-Artibain eta Mutrikun 12.278 eta Busturialdean 19.079. Parte hartzea ia sei puntu handiagoa izan da Busturialdean:%59; Lea-Artibai eta Mutrikun, berriz, %53,54koa izan da. Parte hartzeak gorantz egin du hauteskunde hauetan 2009koekin alderatuta. Orduan, %58,82ra heldu zen Busturialdean eta %50,44ra Lea-Artibai eta Mutrikun. Abstentzioa, Lea-Artibai, Mutrikun %46,45ekoa izan da (%49,56, 2009an), Busturialdean berriz, %40,98 (%41,31, 2009an). Europan eserlekua edukiko duten hautagaiak:

Captura de pantalla 2014-05-26 a la(s) 18.33.13 2

Captura de pantalla 2014-05-26 a la(s) 18.33.13 Lea-Artibai eta Mutrikuri dagokionez, Ispasterren (%62,90) eta Gizaburuagan (%62,26) izan da parte hartzerik handiena; txikiena berriz, Mutrikun eta Markina-Xemeinen: %42,53ak bozkatu du Mutrikun eta %43,84ak Markina-Xemeinen. Nabarnizko bizilagunak izan dira Busturialdeko herrietatik bozkatzera joan diren gehiengoak; %70,10ak eman du bozka bertan. Bermeon (%47,16) eta Busturian (%47,69) berriz, egon da parte hartzerik txikiena. Orohar, normaltasunez joan zen dena Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko bozkalekuetan, baina Espainiako hainbat herritan Herriek Erabaki-Los Pueblo Deciden koalizioaren boto paperak ez zeudela salatu zuten. Koalizioak salaketa aurkeztu zuen Hauteskunde Batzorde Zentralean. Bitxikeria legez, Markina-Xemeinen 550 eurogaz betetako gutunazal bat agertu zen hautesontzi batean eta Ondarroan, Arta Bideko hautes-mahai batean, behinik behin, ez zuten utzi EHNAgaz botoa ematen.   Argazki galeria [nggallery ID=152]