Saioa
joan den asteko barikuan jokatu zen eta
gaztetxean sortutako giroa «beroa» izan zela esan dute ikusleek.
Malen Amenabar eta Eneko Arrate, Maddi Sarasua eta Manex Astigarraga, Saioa Alkaiza eta Irati Majuelo, eta Manu Goiogana eta Jokin Bergara izan ziren finalerdian nor baino nor aritu ziren bertsolariak. Guztien artean,
Goioganak eta Bergarak osatutako bikotea izan zen onena,
277 puntugaz. Horrela ba, bikoteak zuzenean finalera joateko txartela lortu du.
Saioa hasi aurretik, ohiturei jarraituz, ikusleek eta bertsolariek gaztetxean afaldu zuten, Markina-Xemeingo Gazte Asanbladaren eskutik.
Bikoteka kantatutako agurrekin hasi ziren bertsolariak. Eta jarraian saio puntuagarriari ekin zi
eten. Lehenengo zortziko handiko ariketak osatu zituzten eta atzetik beste bost ariketa egin zituzten: zortziko txikikoak, oinak emanda eta amaiera emanda bertso bana, puntu erantzunak, koplak eta bakarka.
Orokorrean
saioa «osoa» izan zela esan dute ikusleek. «Saio biziak, serioak, umoretsuak… denetik egon zen. Publikoak ere lagundu zuen giroa berotzen, kopletan errepikapenak abestuz eta txalo joaz.
Malen Amenabar eta Eneko Arrate bigarren postuan geratu ziren (269,5). Hirugarren eta laugarren postuan geratu ziren Maddi Sarasua eta Manex Astigarraga (268,5), eta Irati Majuelo eta Saioa Alkaiza (260,5), hurrenez hurren.
Markina-Xemeinen lehenengo finalerdia jokatu eta gero, bigarren finalerdia zapatuan jokatu zen, Elgoibarren.
Horrela ba, bertsolariak zehaztuta,
finala asteon jokatuko da, zapatuan, Soraluzeko gaztetxean.