Zapatuan Mutrikuko Galdona kanpinean jokatutako 680 kiloko azken jardunaldian Mutrikuk hirugarren eginda, sailkapen nagusian ere
hirugarren geratu dira mutrikuarrak.
Galdonako proban hirugarren proban 5 puntu lortu zituen, eta
guztira, hiru saio izan dituen txapelketan,
14 puntu lortu dituz Mutrikuko sokatira taldeak. Haien aurretik, Goiherri A, 18,5 punturekin, eta Gaztedi A ,20,5 punturekin, geratu dira, hurrenez hurren. Txapelketa Gaztedi A taldeak eraman du.
“Pozik” eta “gustura” agertu dira asteburuan lortutako emaitzekin Mutrikuko taldekoak. “Berriatuako saioan ez ginen fin ibili, eta Galdonako saioari begira, hirugarren postua lortzeko gogo biziz irten genuen. Lehen tirakadetakoa Gaztedi C taldearen aurka aritu ginen, eta irabaztea lortu genuen. Mailaz, gu baino maila baxuagoan dabiltza, eta zapatuko saioa euren aurka irabazteak, sekulako indarra eman zigun”, azaldu du taldeko kideetako batek.
Ostean, Gaztedi B taldeari ere irabaztea lortu zien mutrikuarrek. “Bigarren saioa eta gero, eurekin batera hirugarren postuan berdinduta gelditu ginen, eta haiei irabazita, hurrengo tirakadei begira, lasaitu handia eta motibazio ikaragarria lortu genituen”, gaineratu dute.