Manu Marañonek jendaurrean berba egiteko oinarriak azalduko ditu eguaztenean, Mutrikun
Komunikazio aholkulari ezagunak bere liburuaren aurkezpena egingo du eta horrekin batera, jendaurrean nola hitz egin irakatsiko die herritarrei. Hitzaldia Zabielen izango da, etzi (maiatzak 28, eguaztena), 19:00etan. “Petsonek erronka handi bati aurre egin behar diote: ahozko komunikazioa eta jendaurreko aurkezpenak. Konbentzitzea, informatzea, konfrontatzea, negoziatzea, entzutea, galdetzea,… tokatzen zaigu. Balio handiko trebetasuna da,are gehiago krisi garaian egonda. Edozeinek lortu dezake efikaziaz komunikatzea. Hobetu nahi duzu?”. Hitz horiekin gonbidatu nahi izan ditu herritarrak etzi Zabielen eskainiko duen hitzaldira.
Besteak beste, . “Alderdi emozionala eta arrazionala parekatu behar dira. Eta modu konstruktibo eta positiboan komunikatu behar da”.
Hitzaldia eskaini eta liburua aurkezteaz gain, liburuak sinatu ere egingo dituela iragarri dute antolatzaileek.