Gipuzkoako lehen mailatik
ohorezko mailara salto handi bat ematea lortu dute
Mutrikuko Burumendi futbol taldeko gazteek. Azken partida, zapatuan
Iraetan jokatu zuten, eta
sekulako giroa egon zen harmailetan. “Autoetan ez eze, autobus bete jende ere joan gara taldea igoera lortzeko animatzera”, adierazi du taldeak. Animazioa ziurtatuta egon zen, izan ere, Mutrikuko musika banda ere, han egon zen euren taldeari motibazio nahikoa emateko.
Oso
neurketa estua eta tentsio handikoa izan zen
Iraetan Billabonaren aurka jokatutakoa. Talde biek, aukera ugari izan zituzten, eta berdinketarekin amaitu zen igoera lortzeko partidua. Horrenbestez,
luzapena jokatu behar izan zuten bi taldeek.
Luzapeneko lehen denboran,
Mutrikuko taldeak markagailuan aurreratzea lortu zuen, eta taldeak “animoan bada ere”, gora egin zuen, igoera postua gero eta hurbilago zegoen eta.
Bigarren denboran, aldiz,
Billabonakoek berdinketa lortu zuten, eta
penaltietara jokatu behar izan zuten hurrengo urtean ohorezko mailan aritzeko postu preziatua. Azkenean, Burumendiko
Imanol Urreisti atezainak Billabonakoak baino jaurtiketa bat gehiago gelditzea lortu zuen, eta garaipena Mutrikura ekarri zuten Burumendikoek.