Herriko nagusienak gogoan izan dituzte Markina-Xemeinen
Omenaldia egin zieten 80 urtetik gora dituzten herritarrei zapatu eguerdian. Lehenengo meza eduki zuten Karmengo elizan, eta aurreskuagaz gainera, bertsoak ere eskaini zizkien Julen Urkiza apaiz karmeldarrak. Meza ostean, Beti Jai elkartearen egoitzan batu ziren omendu, senide eta lagunak ospakizunerako. Opariak ere eduki zituzten omenduek: Aterkia Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean, eta lorak, plaka eta bertsoa Beti Jai elkartearen eskutik.