
Ziortzako kontzertuak asteburuan egingo dituzte herriko kolegiatan. Zapatuan Khantoria taldearen emanaldia izango da 18:00etatik aurrera. Khantoria, hiru musikarien ikerketak, intuizioak eta esperientziak agertzeko askatasun esparru moduan definitu dute partaideek.Hiru musikarik osatzen dute taldea: Ander Berrojalbizek, Maider Lopezek, eta Virginia Gonzalok. Berrojalbiz biolin jotzailea da, Lopez biolaz arduratzen da, eta Gonzalok organoa eta klabezina jotzen ditu. Euskal Herriko zein Europako musika eskola onenetan trebatu ostean sortu zuten taldea.
Bestalde, La Ritirata taldearen musika saioak girotuko du domeka arratsaldea.18:00tan Tamar Lalo, Miren Zeberio, Enrike Solinis eta David Mayoral musikariak igoko dira taula gainera, Josetxu Obregon zuzendariaren agindupean. Lalok moko-txirula jotzen du, Zeberiok biolin barrokoa, Solinisek gitarra barrokoa eta Mayoralek perkuzioa. II Spiritillo Brando lanaren emanaldia egingo dute.