
https://www.youtube.com/watch?v=hRHfzZMdJGA Inhar Urruzuno ondarrutar harrijasotzaileak bigarrenez jantzi du Bizkaiko harrijasotzaile onenaren txapela. Zelailuze, Urpe eta Magunazelaia gogor saiatu dira, baina ez dute iazko txapeldunaren marka hobetzerik izan. Horrela ba, Urruzuno beste hiru harrijasotzaileen gainetik geratu da 74 jasoaldigaz (iaz baino, bost gehiago).