Inhar Urruzunok irabazi du Bizkaiko harrijasotzaile txapelketa
https://www.youtube.com/watch?v=hRHfzZMdJGA
Inhar Urruzuno ondarrutar harrijasotzaileak bigarrenez jantzi du Bizkaiko harrijasotzaile onenaren txapela. Zelailuze, Urpe eta Magunazelaia gogor saiatu dira, baina ez dute iazko txapeldunaren marka hobetzerik izan. Horrela ba, Urruzuno beste hiru harrijasotzaileen gainetik geratu da 74 jasoaldigaz (iaz baino, bost gehiago).
Inhar Urruzuno ondarrutar harrijasotzaileak bigarrenez jantzi du Bizkaiko harrijasotzaile onenaren txapela. Zelailuze, Urpe eta Magunazelaia gogor saiatu dira, baina ez dute iazko txapeldunaren marka hobetzerik izan. Horrela ba, Urruzuno beste hiru harrijasotzaileen gainetik geratu da 74 jasoaldigaz (iaz baino, bost gehiago). Denetara, bederatzi minututan, 8037 kilo jaso ditu ondarrutarrak. Urdax Magunazelaia 16 urteko harrijasotzaile gaztea izan da bigarren, 57 jasoaldigaz. Urpe eta Zelailuze, ostera, hirugarren eta laugarren izan dira, 52 eta 50 altxaketagaz, hurrenez hurren.
Ondarroan jokatu den Bizkaiko harrijasotzaile txapelketan, harrijasotzaile bakoitzak hiru minutuko saioak egin behar izan ditu hiru harri desberdinekin. Lehenik eta behin, 113 kiloko harri zilindrikoagaz hasi dira, eta ostean, 113 kiloko harri kubikoa eta 100 kiloko harri bola jaso behar izan dituzte.
Inhar Urruzuno 113 kiloko harri kubikoagaz
113 kiloko harri zilindrikoagaz hasten iazko txapelduna izan da lehenengoa; ondarrutarrak 32 jasoaldi egin ditu. Bigarren, Zelailuzeren txanda izan da, eta 24 altxaketa egin ditu lehen harriagaz. Urperen txanda izan da ostean, eta 23 jasoaldia egin ditu 113 kiloko harri zilindrikoagaz. Azkenik, Urdax jasotzaile gazteak 22 bidar jaso du harri zilindrikoa.
Harri zilindrikoagaz aritu eta gero, 113 kiloko harri kubikoa altxatzeari ekin diote lau harrijasotzaileek. Urruzunok 17, Zelailuzek 10, Urpek 13 eta Magunazelaiak 15 altxaketa egin dituzte harri kubikoagaz.
Azkenik, hiru minututan 100 kiloko harri bolagaz altxaketa gehien lortzen saiatu dira laurak. Inhar Urruzunok 25 bidar jaso du 100 kiloko harri biribila. Zelailuzek eta Urpek, jasoaldi berdinketa egin dute, 16. Eta txapelketako saioegaz amaitzeko, Magunazelaiak 20 aldiz jaso du 100 kiloko harri bola.
Ondarroako frontoia lau harrijasotzaileak txalotzen eta animatzen aritu da, baina batez ere, herritarra animatu dute gehien.
Goian-ezkerrean Urdax Magunazelaia eta eskuman, Urpe. Behean-erdian, Inhar Urruzuno, Bizkaiko txapelduna, eta eskuman, Zelailuze.
Sariak jaso ostean pozik agertu dira lau harrijasotzaileak euren oroigarriekin. Inhar Urruzuno ondarrutarra zoriondo dutenak ere asko izan dira. Urruzuno oso gustura agertu da ondarroako frontoian jaso dituen animoekin. “Harri jasotzen kontzentratua banengoen ere, herritarrek animoak ondo entzuten ziren, eskerrik asko denei”, nabarmendu du. 100 kiloko harri bolagaz azkar eta konfiantza askoagaz ikusi da Urruzuno. “Aurreko biekin, nahita, ez naiz %100ean aritu. Indarrak azken harrirako gordetzen egon naiz eta. Harri bolarekin oso gustura ibili naiz. Azken finean, aurreko harri biek baino 13 kilo gutxiago ditu, eta hori ere, igarri egiten da. Azkeneko harria izanda, gainera, gehiago nabaritzen da alde hori”, gaineratu du. Bere burua ondo ikusi du bigarren bidar irabazi duen txapelketan. Aurreko urteko marka, gainera, hobetzea ere lortu du Ondarroako harrijasotzaile gazteak. “Iazko Bizkaiko txapelketan denetara 69 jasoaldi egin nituen, eta aurten marka bost jasoalditan hobetzea ere lortu dut. Gustura nago”.
Barikuan Leioan egingo den beste txapelketa baten ariko da Inhar Urruzuno harrijasotzailea. Gaur indarrak hartu eta barikurako prestaketa lanak egiten hasiko da hurrengo egunotan.
Argazki galeria [nggallery ID=165]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.