2014/6

Mutrikuko Euskal Erromeria, euskal dantzenganako grina erakusteko eguna

https://www.youtube.com/watch?v=VeD75goKGaU Zapatuan, maiatzak 31, ospatu zuten mutrikuarren Euskal Erromeria. Eguraldia aldeko eduki ez bazuten ere, laino ilunei aurre egin eta herritarrak plazara atera ziren, dantza egitera. Dantzariak Beheko Plazatik Goiko Plazara joan ziren, kalejiran. Eta han herritar askoren begiradapean dantza egin ostean, berriro ere Beheko Plazara jaitsi ziren. Goian eta behean dantza saioak eskaini eta gero, dantzari guztiak Miruaitz frontoian elkartu ziren, bazkaltzen.

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Gehiago