https://www.youtube.com/watch?v=fzKGGLmpH9w
Bioman kanpainaren barruan Aztik egindako neurketaren arabera, antxoaren biomasa 85.000 tonakoa zen maiatzaren amaieran. Hala, biomasa kopuruak hazten jarraitzen duela nabarmendu dute kanpainako arduradunek. Jakinarazi dutenez, aurtongo datuak iazkoekin alderatuz gero, %58 handitu da antxoaren biomasa, arrantzaldiaren amaieran.

Aztik eta beste erakunde batzuk egindako estimazioaren arabera, Nazioarteko Itsas Kontseiluak biomasaren gutxieneko kopuruak zehaztuko ditu 2015ean arrantzan egin daitekeen jakiteko. Bioman kanpainako arduradunek azken urteetako gorakada nabarmendu dute. Hala, arrantzaldia zarratzeko argudiorik ez da izango, 2005 eta 2009 bitartean gertatu bezala.
Aurten 17.100 tonako kupoa izan dute Kantauri Itsasoko arrantzaleek. Hego Euskal Herriko itsas flotak, esaterako, 12.500 tona lehorreratu ditu, maiatzera arte. Kopuru hori, arrantzaleek lehorreratu duten handiena da, 2001az geroztik. Hain zuzen, 19.000 tona lehorreratu zituzten bertoko arrantzaleek orduko hartan.
Aztik Juvena kanpaina jarriko du martxan udazkenean, azken urteetan bezala. Kanpaina horren helburua da antxoa gazteen kopurua aztertzea.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.