Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaIngurumenaKultura

Flyscharen ibilbideak Tripadvisor webgunearen Bikaintasun Ziurtagiria lortu du

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Mutriku
2014/07/01
pnga_erakutsi-1.pl Hain zuzen ere, bidaiei buruzko webgune arrakastatsu honetako erabiltzaileen iruzkin eta iritzi onei esker lortu du saria Flyscharen ibilbideak. Geoparkeak urte osoan Mutriku eta Zumaia artean, Geoparkeko kosta ikuspegi geologikotik eta kulturaletik ezagutzeko aukera ematen du. «Zalantzarik gabe, itsasontziz Geoparkeko kosta ezagutzeko eskaintzen den irteerak du arrakastarik gehien hona etortzen diren bisitarien artean», azaldu dute Geoparkearen arduradunek. Besteak beste, flyschari buruzko azalpenak ematen ditu gida batek itsasontziz egiten den irteera honetan. Horrez gain, zonalde honetan oso garrantzitsuak izan ziren bizimodu eta ohiturei buruzko argibideak ere ematen ditu irteera honetan gidak: Mutrikun garai batean egiten zen balea arrantza zer nolakoa zen, esate baterako. pnga_erakutsi.pl Geoparkearen izendapenari dagokionez, bihar eta etzi, Geoparkeak azterketa zorrotza igaroko du, Geoparke izendapenari beste lau urtez eusten dion erabakitzeko. «Geoparkeen Munduko Sareko bi aztertzaileren bisita jasoko dugu. Hori dela eta, bi egun hauetarako hainbat bisita eta bilera programatu dira, Geoparkeak azken lau urteetan egindako jarduera eta ekintza guztien berri emateko», adierazi dute Geoparketik. Sarean dauden geoparke guztiek, lau urtetik behin, azterketa prozesu zorrotza igaro behar dute “irizpide eta parametro egokiekin” lan egiten dutela ziurtatzeko, besteak beste, garapen iraunkorrari dagokionean edota balio geologiko eta kulturalen promozio eta kontserbazioari dagokionean. Prozesu honetan, hainbat gai aztertuko dira, hala nola, Plan Estrategikoan zehaztutako helburuen betetze maila edota 2010ean egin zen lehendabiziko azterketan identifikatu zituzten hobetu beharreko puntuen egungo egoera. “Kontuan hartzen da, geoparkeek Sarean duten jarrera aktiboa: bileretan parte hartzea, komunak diren proiektuetan parte hartzea eta Geoparkeen Astea, hurrenez hurren”, gaineratu dute. pnga_erakutsi-2.pl Japoniako eta Irlandako aztertzaileek Geoparkeko hainbat interesgune bisitatzeko aukera izango dute eta bilerak egingo dituzte instituzioetako ordezkariekin, sektore turistikoko profesional eta enpresariekin eta beste agente sozialekin, azken lau urteetan egindako jarduera eta ekintza guztien berri emateko. Gainera, aztertzaileek bertatik bertara ezagutuko dituzte interesgune adierazgarrienak, azalpen geologiko eta itsas ibilaldia barne.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.