Martitzen Moreak aurkeztuko dituzte Lekeitioko gaztetxean
Gaur 19:00etan Martitzen Morien aurkezpena egingo dute Lekeitioko gaztetxean. Feminismua zeatxik gure burrukan? izango da landuko duten lehen gaia.
Gaur hasi eta abuztuaren 26ra bitartean, martitzenero antolatuko dituzte feminismo eta emakumeen borrokari lotutako eskaintzak, autodefentsa tailerra, dokumentalak eta hitzaldiak egongo dira besteak beste.