
Unanue Kamara Koraleko partaideak
Ondarroako Unanue Kamara Koralaren 25. urteurrena eta
Gernika-Lumoko Gaudeamus koralaren 20. urteurrena direla eta, bi koralek
Damen kantak deritzon
ikuskizuna eskainiko dute
zapatuan, Gernika-Lumoko musikaldiaren zikloaren barruan.
Ondarroako eta Gernika-Lumoko abesbatza biek,
Lumoko San Pedro elizan, 20:30etik aurrera,
emetasuna nabarmendu nahi duen performance bat eskainiko dute, elkarlanean. “Musika korala argiak, mugimendua eta koreografiarekin lotuta joango da”, azaldu du Estibalitz Arrizabalagak, Unanue Kamara Koraleko zuzendariak.
Zapatuko ikuskizuna
«ilusio handiagaz» prestatzen ibili dira
bi koralak osatzen dituzten 60 lagunek. Horrez gain, beste hiru musikari laguntzaile ere izango dituzte: Ania Cid, pianoan; Nerea Arejita, txeloan eta Sara Perez bere flautagaz. Denak Julia Foruriaren zuzendaritzapean ariko dira. Estibalitz Arrizabalaga ondarrutarrak eta Julia Foruria gernika-lumotarrak, Unanue Kamara Korala eta Gaudeamus koraleko zuzendariek,
ahots zurien errepertorio komuna prestatu dute. “Era guztietako damak izango ditugu aitzaki kantuan aritzeko. Hala nola, lamiak, sorginak eta Ave Mariak”, gaineratu du Arrizabalagak.

Gernika-Lumoko Gaudeamus korala
Kontzertuak bi zati izango ditu. Lehenengo zatian, Sarasolak, Ibañezek, Andreok, Bielb-ek, Caccinik eta Suzuki sortutako sei Ave Mariak osatzen dute. Bigarren zatian, ostera, bestelako doinuak entzun ahal izango dira. Jon Miranderen testuekin eta Alcarazen musikarekin sortutako Lamiak, Tobin Stokes musikari kanadiarrak sortutako Ikimilikiliklik herri testua, Ignacio Mokoroaren Sorgin dantza, Herman Rechberg-en Musica Picta eta Arne Mellanäs-en Aglepta, hurrenez hurren. Era berean, Eguzkilorea kantuaren estreinaldia ere egingo da zapatuan. Stokes musikari kanadiarrak propio Gernika-Lumoko Gaudeamus koralari idatzitako obra.