Itsasoan galdutakoen oroimena gordetzeari buruzko inkesta zabaldu diete Balea Elkarteak eta Mutrikuko Udalak mutrikuarrei. “Asko dira itsasoan galdu diren mutrikuarrak. Haien oroimena gordetzeko zerbait egin nahi da, baina zer eta non herritarren esku laga nahi izan dugu”, azaldu dute Balea elkartekoek.
Inkestaren deskribapena argi utzi dute.
Itsasoan galdutako herritarren oroimena gal ez dadin zerbait egitearen alde bazaude, bete ezazu, inkesta hau, mesedez galdetuko da. Modu horretara, ekimenaren alde zenbat herritar dauden ere jakin ahal izango da. Herritarrei bi galdera egiten zaizkie; alde batetik,
oroimena gordetzeko zer egin beharko litzatekeen, eta bestetik,
hori non jarri beharko litzatekeen eskatzen da.
Inkesta orriak turismo bulegoan eta udaletxeko harreran aurki daitezke. Horrez gain, udalaren web orritik ere erantzun daiteke
Inkesta orriak San Pedro Egunean hasi ziren zabaltzen. Pedro Basterretxeak egindako
Itsasoan galdutako mutrikuarrak 1509-2009 liburuxka erosi zutenek barruan topatu zuten, eta moilan bildutakoek ere bete ahal izan zuten. Hemendik aurrera,
bi modutara bete ahal izango da. Alde batetik, turismo bulegoan eta udaletxeko harreran daude orriak eta inkesta orriak lagatzeko buzoiak. Beste alde batetik, Mutrikuko Udalaren web orrian bertan ere bete daiteke inkesta orria.