Urte amaierako batzarra egingo du barikuan Artibai Futbol Taldeak
Markina-Xemeingo Artibai Futbol Taldeak urteko batzar orokorra egingo du barikuan. 18:30ean jarri dute hitzordua Uhagon kulturgunean.
Futbol taldeko zuzendaritza batzordeak jakitera eman duenez, 2013 eta 2014 denboraldiko kirol eta ekonomi balantzeen berri emango dute batzarrean. Horretaz gainera, datorren denboraldi berriari begira prestatu duten aurrekontu ekonomikoa ezagutzera emango dute.
Bilera amaieran, betiko modura, galderak eta ekarpenak egiteko aukera egongo da.