
Horretarako, ikasleek 2013-2014 ikasturtean
HABEK homologatutako edozein euskaltegitan izena emanda izan dutela eta asistentziaren %80 bete dutela frogatu beharko dute.
Udalak azaldu duenez,
diru-laguntzak ikasitako mailaren araberakoak izango dira. Horrela, euskalduntze lehenengo mailan aritu direnei %100 bueltatuko zaie. Bigarren mailan aritu direnei %75 eta hirugarren eta laugarren mailan aritu direnei % 50.
Ikasleek beka eskuratzeko eskari bat aurkeztu behar dute udaletxean, uztailaren 18ra orduko. Argibide gehiago udaletxeko bulego orokorretan eta
www.lekeitio .com web gunean aurkitu daitezke.