Ibon Iparragirre larriki gaixo dagoen preso ondarrutarrari
100.2 artikulua (etxe kartzela) ezartzeko eskatzeko, plataformak elkarretaratzeak, manifestazioak eta martxak egingo ditu, besteak beste, uztaila osoan.
Hona hemen ekintzen zerrenda:
- Uztailak 5 (zapatua): 13:00etan elkarretaratzea Alamedan.
- Uztailak 6 (domeka): 12:30ean elkarretaratzea, Tirso de Molinan.
- Uztailak 12 (zapatua): 19:00etan manifestazioa Gasteizen, Giza eskubideak, konponbidea bakea! Gaixorik dauden presoak etxera! lemapean. Gasteizko Lopez de Abetxuko euskal preso politiko gasteiztarra ere egoera oso larrian dago. Autobusa egongo da Ondarroatik Gasteizera joateko (izena emateko: betiko lekuetan).
- Uztailak 19 (zapatua): 12:00etan argazki erraldoia Ibon etxea! lemapean, Arrigorriko begiratokian. 13:00etan elkarretaratzea, Plaiko Morrun.
- Uztailak 24 (eguena): 19:00etan bizikleta martxa, Kamiñazpitik.
- Uztailak 26 (zapatua): 12:00etan Ipar maitasun sari osatu, Alamedan. 13:00etan elkarretaratzea, Alamedan.