
Uztailaren 12an egingo dute Lea Ibilbideko laugarren martxa.
leakomartxa@hotmail.com helbidera email-a bidali behar da apuntatzeko, partaidearen edo partaideen izen-abizenak, nondik datozen eta ibilbide luzea edo laburra egingo duten adieraziz.
Martxa luzekoak 8:15ean irtengo dira Mendexako Marierrota ingurutik 20 kilometro pasatxoko ibilbideari ekiteko. Bertatik Amorotoko Oleta auzora joango dira, eta ostean Gizaburuagako Bengolea ingurura helduko dira. Handik, Aulestiko Errekondo parketik pasatu eta Munitibarko Bengola Energia Berriztagarrien zentroan dagoen Agorri errotaren parean amaituko dute martxa.
Bestalde, laburra egitea aukeratzen dutenek zazpi kilometroko martxa egingo dute. Horiek Aulestitik 10:30ean irtengo dira Munitibarrerantza.
Martxan zehar bi hornidura gune egongo dira, bata Gizaburuagako Errotazar lasaigunean eta bestea, berriz, Aulestiko Errekondo parkean. Hala ere, antolatzaileek norberak etxetik kantinploraren bat edo botilaren bat eramatea gomendatu dute ibilbidean hainbat iturri topatuko baitituzte partaideek.
Aurretik izena eman dutenentzat zozketa
Antolatzaileek jakinarazi dute aldez aurretik izena eman dutenek kopau bat izango dutela amaieran Bengolan. Halaber, horientzat Lea Ibarreko jatetxe batean 100 euroko jatordua zozkatuko dute eguerdiko 13:00etan.
Bestalde, garraio publikoa erabiltzea gomendatu dute.