
Lazunarri malekoia konpondu eta berreraikitzeko lanak lehiaketa publikora atera ditu Eusko Jaurlaritzak. Lanen aurrekontua 1.405.500 eurokoa izango da eta bost hilabeteetako epea egongo da egiteko. Lanak urrian hasi daitezkeela aurreratu dute.
Eusko Jaurlaritzako azpiegituren zuzendari Almudena Ruiz de Angulok azaldu duenez obra txikia izango da. «Bi metro zabalerako pasealekua egingo dute, oinarri zabalago bategaz eta lehen dagoen haitzari lotuta joango da», zehaztu du.