Materiala aukeratuta dena prest dute pilotariek finalerako

pnga_erakutsi-6.pl

2012ko herriarteko txapelketako irabazleak: Markina-Xemeingoak.

Bizkaiko 45. Herriarteko Esku Pilota Txapelketa jokatuko dute bihar Elorrion Markina-Xemein eta Gernika-Lumoko pilotariek. Kanpoko ala barruko frontoian jokatuko duten ez dakite oraindik; barruan jokatzeko materiala, behintzat, aukeratuta dute, eta kanpoan jokatzea erabakiko balute berriro egin beharko lukete piloten aukeraketa. Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldetik Agirremalloa eta Ibarzola pilotariak lehiatuko dira kadeteeta; gazte mailan, berriz, Zubikarai eta Urizar, eta nagusienetan, azkenik,Malaxetxebarria eta Kastillo. Gernika-Lumoko Esku Pilota taldeko ordezkariak, bestalde, Arrizabalaga eta Pascual kadeteetan, Etxebarria eta Esain gazteetan eta Bilbao eta Irusta nagusietan izango dira. Taldeak nahiko berdinduta Taldeak nahiko berdinduta daudela diote Markina-Xemein eta Gernika-Lumoko entrenatzaileek. Pello Urionabarrenetxea Markina-Xemeingoaren arabera, «Gernika-Lumoko nagusietan talde ona daukate eta gazte mailako aurrelaria ere bikaina da». Hala ere, Markina-Xemeingo entrenatzailearentzat urduritasunak eta tentsioak zerikusi handia izango du azken emaitzean. Finala irabazten duenak Euskal Herriko Txapelketa jokatuko du datorren asteburuan, Araba, Nafarroa, eta Gipuzkoako txapelketetako irabazleen kontra.