Irisgarritasuna hobetzeko asmoarekin,
Errementeria botatzen hasi ziren herenegun makinak. Lanak bukatzen direnean, inguruko auzoetan bizi direnen “poztasunerako” pasabidea irekiko dute.
Lan hauek
herritarrek hainbatetan
egindako eskaerei erantzuten diela esan du Udalak. “Sarritan kexatu dira ingurukoak. Izan ere, batetik, ez daukate ibilgailuentzako sartu-irtenik, eta horrek kasu askotan, ezinegona eta nahigabea sortu du herritarrengan. Ingurua txukundu eta garbitzea da obra honek ekarriko duen beste alde on bat”, azaldu du Joseba Palenzuela alkateak.
Hondeagailuak herenegun hasi ziren gunea garbitzen, eta aste amaitu orduko guztia behera botata lagako dute, ostean gune berria eraiki ahal izateko. Gerora
bi maila edukiko dituen plazatxo bat eta kale bat geratuko dira gune horretan. Proiektua eta haren zehaztasunak udal arkitektuaren esku daude. “Errementeixa egongo ez den arren, bertan izan zenaren oroimena gordetzea nahi genuke, eta horretarako elementuak eta bitarterkoak jarriko ditugu”, gaineratu du alkateak.