
Argazkilaria: Gabriel Telleria
6tik 16 urtera arteko ume eta gaztetxoek parte hartu ahalko dute,
10:00etan hasita, Alarabi Triatloi Taldeak antolatutako proban. Triatloia,
Atxondo kiroldegiko inguruetan zehar burutuko da.
Adinaren arabera distantzia ezberdinak egin beharko dituzte kirolari txikiek Markina-Xemeinen.
Distantziak hauek izango dira:
- LH1 eta LH2 mailetako ikasleek 25m igeri, 600m bizikletan eta 300m korrika egin beharko dute;
- LH3 eta LH4 mailetakoek, 50m igeri, 600 m bizikletan eta 300m korrika egin beharko dute;
- LH5 eta LH6 mailetakoek, 75m igeri, 1.200m bizikletan eta 800m korrikan egin beharko dituzte;
- DBH-koek berriz, 100 m igeri, 2km bizikletan eta 800m korrikan egin behar dituzte.
Froga amaitzerakoan, partehartzaile guztiek saria edukiko dutela azpimarratu dute antolatzaileek. «Ez dela inolako sailkapenik egoten, soilik kirola modu ludiko eta parte hartzailean egitea da helburua», adierazi dute.