Udako kontzertua egingo da etzi Mutrikuko kiroldegian
Mutrikuko Bandak antolatuta, zapatuan Eusko Irudiak deritzon udako kontzertua egingo da 23:00etan kiroldegian. «Besteak beste, euskal musika, folklorea eta kultura izango dira kontzertuaren ardatzak», azaldu dute antolatzaileek. Bertan herriko hainbat taldek parte hartuko dute: Mutrikuko Musika Banda, Txistu taldea, Gure Ametsa Dantza taldea, Bertso eskolako bertsolariak, Parrokiko Abesbatza, Komenduko Abesbatza, Anaiarte Abesbatza, Kantuz Bizi Abesbatza, Madalen Abesbatza, Txalapartariak, Alboka eta Akordeoia izango dira.
Herritarrei kiroldegira heltzea «errazteko» 22:15etik 23:00ak bitartean, Txanbolingo biribilgunetik irtenda, etengabeko autobus zerbitzua ere egongo dela jakinarazi dute. 50 zentimo balioko ditu bidaiak eta kontzertuaren amaieran autobusez jaisteko aukera ere egongo da.