
Turrun bakarra entzun da asteon Ondarroako kaleetan. Hain zuzen ere,
astelehenean Ondarroako Itoiz arrantzaontziak urteko lehen hegaluzeak porturatu zituen Kalare Deuna kofradian. Zehatz esanda,
18.000 kilo hegaluze ekarri zuen Itoizek.
Tamainuari dagokionez, bost eta bederatzi kilo arteko hegaluzeak sartu ziren Ondarroan, eta batazbeste 3,20 eurotan saldu ziren kofradiako bentan.
Hegaluzea portu gehienetan sartu baldin bada ere, bertoko kostaldetik
urrun dabil arraina. «Momentuz, Irlanda azpian eta inguru horietan dabiltza arrantzatzen», esan dute Ondarroako Kalare Deuna kofradiatik.
Hegaluzeaz gain,
txitxarro pixka bat eta antxoa apurra ere sartu da asteon Ondarroako portuan. Ondarroako
Ongi Etorri baxurako ontziak, 1000 kaxa antxoa ekarri zituen martitzenean. Ondarroako arrantzaontziaz gain, Galiziako beste ontzi batzuek beste 300 bat kaxa ekarri zituzten. «Gehiena antxoa txikia izan zen, kiloko 60 ale ingurukoa», gaineratu dute Kalare Deuna kofradiatik. Prezioari dagokionez, «merke» egin zuen 1,10 euro eta 0,75 zentimo bitartean.
Kantabria inguruan ostera, prezio hobea egin zuen antxoa handiagoa harrapatu da asteon. «7 euro bueltan egin zituen, kiloko 29 ale izan zituen antxoak». Horrez gain, Ondarroako portuan gelditzen den ontziteriak txitxarro zuri eta beltz «apur bat» ere ekarri ditu azken egunotan.