
Joan den asteburuan hartu zuen parte, Villamecako (Gaztela eta Leon, Espainia) 9. Triatloi Olinpikoan, garaipena eskuratuz. 1,5 kilometro igeri, 40 kilometro drafting gabe bizikletan eta 10 kilometro korrika egin zituen proban, eta haizea kontran izan zuen arren, atzetik aurrera egin zuen Oregik. 7. postuan irten zen uretatik eta bizikletan bigarren eginda, korrikako tarteko 2. kilometrotik aurrera lehenengo jarri zen, ordu bete eta 59 minutuko denbora eginez. «Oso pozik eta indarberrituta», aurkitzen dela adierazi du Oregik. Beragaz batera egin zuen triatloia Ibon Ibarzabal Markina-Xemeindarrak ere.