Lea-Artibai eta Durangaldeko kirolariak izan ziren batez ere Alarabi Triatloi taldeak, triatloia sustatzeko asmoz antolatzen duen seigarren proban aritu zirenak. Adinaren arabera distantzia ezberdinak egin behar izan zituzten kirolariek igerian, bizikletan eta korrika. Guztientzat egon zen amaieran oparia.
Eguraldi ona izan zuten lagun zapatu goizean eta beraz, gustura geratu ziren bai parte hartzaileak bai eta antolatzaileak ere. “Gurutze gorriak hiru zauritu arin artatu behar izan zituen bihurriren bat eta horrelakoak baina ezer larririk ez”, azaldu dute antolatzaileek.