Hemendik aurrera sokatirako Euskal Selekzioak, ofizialki,
Basque Country bezala parte hartuko du nazioarteko txapelketa guztietan. «Estatus hau, datorren abuztuaren 28tik 31ra Madisnonen, Wisconsin (Estatu Batuak), ospatuko den lur gaineko txapelketatik aurrera izango dugu», azaldu dute Euskadiko Herri Kirol Federazioko kideek. Horrenbestez, aurrerantzean Euskadiko Herri Kirol Federazioa (EHKF), Nazioarteko Sokatira Federazioaren (aurrerantzean TWIF) eskubide eta betebehar osoko kidea da.
Euskal taldeek,
40 urte inguru daramatzate nazioarteko txapelketetan parte hartzen. «Urte guzti hauetan gure Federazioak ez du izan aukerarik nazioarteko Federazioko partaide izateko Euskaldun bezala eta horren ondorioz, nazioarteko txapelketetan Spain izenarekin parte hartu izan da, nahiz eta gure taldeak sinbologia euskalduna erabiltzen zuten txapelketa horietan». Lorpena
urte luzeetako lanaren ondorioz heldu da. «Azkenean, Basque Country ordezkatzea eta gure ikurrina beste herrialdeen ikurren parean ikustea lortu dugu denon artean. Herri txikia gara baina sokatira munduan herri handia gara».