Zapatuan Elorrion jokatu zuten BBK Herriarteko txapelketako finala Gernika-Lumoko Arkupe taldekoen kontra. Hiru mailetatik bitan irabazi zuten Arkupekoek.
Finala kadeteen norgehiagokarekin hasi zen, eta Josu Agirremalloa eta Aimar Ibarloza Lea-Artibaiko bikoteak 13-22 irabazi zieten Alexis Arrizabalagari eta Aitor Pascuali. Ostean, gaztetxoetan Aitor Etxebarriak eta Mikel Esainek 22-15 hartu zituzten mendean Jon Zubikarai eta Mikel Urizar. Gero, nagusien partiduan erabaki zen finala. Jon Bilbaok eta Aitor Irustak 22-11 irabazi zieten Andoni Malaxetxebarriari eta Kepa Kastillori.