Zumaiak eroan du aurtengo Pasaiako Ikurriña. Zapatuan Getariarekin lehia estua izan zuten zumaiarrek, eta segundu bat baino gutxiagoko aldearekin heldu ziren getariarrak. Ondarroari bost segundu pasatxoko aldea atera zion Zumaiak. Lekittarrak bosgarren amaitu zuten, 20 minutu eta 22 segunduko denborarekin. Elantxobek, berriz, zortzigarren egin zuen 20 minutu eta 37 segundurekin.
KAE 1 Ligako sailkapen orokorrean 34 punturekin Zumaia da liderra. Getaria dago bigarren 33 punturekin, eta 30 puntugaz Lekeitioko taldea da hirugarrena. Ondarroa bosgarrena da 25 punturekin. Ostean, 20 punturekin berdinduta daude Trintxerpe eta Elantxobe.