Arnaitz Burgoa Egiguren kirolari ondarrutarrak marka ezinhobea lortu du
Europako Ironman proban. Hain zuzen ere, zapatuan Frankfurten (Alemania) jokatu zen triatloi proba garrantzitsuan
42. postuan amaitu zuen Burgoak. Bere mailari dagokionez, ostera,
M35-39 kategorian, bosgarren egin zuen.
Langener lakuan
3,8 kilometro igerian,
180 kilometro bizikletan eta
maratoi bateko luzera egin behar izan zituen korrika. Guztira 9 ordu 6 minutu eta 15 segundu behar izan zituen ibilbide amaitzeko. Burgoak, horrenbestez, urriaren 11n
Kailua-Kona-en (Hawai-AEB) jokatuko den mundu mailako Ironaman proban egoteko plaza lortu du.