
Ezkerretik laugarrena, Maierreko lehendakari Julen Madariaga; eta bosgarrena Gotzon Juaristi, Cicautxoko lehendakaria
Automobilgintza Hiztegi espezializatua aurkeztu dute Euskal Herriko sei enpresak eta Elhuyarrek, Zornotzako Automotive Intelligence Centren. Hiztegia sortzen lagundu duten enpresen artean dira Ajangizko Maier kooperatiba eta Berriatuko Cicautxo. Guztira, sektore horretan lanean ari diren enpresei lagungarri izango zaizkien 2.637 kontzeptu batu dituzte hiztegian; horiek, gainera, sei hizkuntzatan jaso dituzte: euskara, ingelesa, gaztelania, frantsesa, alemana eta txinera.
Helburua, denok terminologia berdina erabiltzea da; horretarako, denen eskura ipini dute hiztegi espezializatua, edonork kontsultatzeko moduan,
www.automotivedictionary.net helbidean.
Gaur goizean aurkeztu duten hiztegia, baina, hazten joango den proiektu baten hasiera dela azaldu dute. Kontzeptu gehiago batu nahi dituzte, hiztegia handitu, eta enpresa gehiagoren parte hartzea lortu. Hala, hiztegia dinamikoa izango dela azaldu dute; eta etorkizunean automobilgintza sektorean erreferente izatea nahi dute.