Elkarretaratzea egingo dute Eskolapean, 13:00etan, herritarrak duintasunez lan eta bizi egin ahal izateko beharrezkoak diren eskubideak aldarrikatzeko.
Bihar, uztailak 9, bestalde, hitzaldia egongo da Kultur Etxeko Azkue Aretoan, 19:30ean. Ekai Center-eko Eñaut Apaolazak Kutxabanken pribatizazioaren inguruko argipenak emango ditu.
Orain dela lau aste hasi ziren Lekeitioko hainbat eragile, Herri Asanblada, Sortu, LAB eta Gazte Asanbladako kideak,
Eguen Gorriak deitu dituzten aldaketa sozial eta ekonomikoaren aldeko mobilizazioak egiten.
Lekeition duintasunez lan eta bizi lemapean aspalditik dabiltza Lekeition eskubide sozialen aldeko borrokan eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta egiteko prozesuan ere parte hartu dute.