
Quebec, Argentina, Frantzia eta Euskal Herriko bederatzi ikuskizunek ilusio, sorpresa eta emozioez beteko dituzte asteburuan Lekeitioko kaleak. Itsasoa eskenatoki bihurtuko duten antzezlanak, umore, jolas eta ironiaz betetako Clown eta zirku ikuskizunak, eta Lekeitioko Nazioarteko Kale-Antzerki Jaialdiaren 25 urteurrenari begira sustatutako ekoizpen propioak izango dituzte aukeran kultur eta batez ere antzerkizaleek barikuan hasi eta domekara arte.
Salitre taldearen Gozo gozo gozo Clown ikuskizunagaz hasiko da jaialdia. Orain dela 20 urte sortutako ikuskizuna berreskuratu eta kaleratuko dute berriz, bai eta
Loco Bruscaren Speerman Retourns ere. «
Gozo Gozo Gozo umore lanak zur eta lur utzi gintuen Lekeition orain dela 20 urte estreinatu zenean. Begirada fresko eta berritzailea zen. Garai hartako izpiritua berreskuratu eta berriro ere plazaratu dute. Absurdoaren bidean harriturik utziko gaituzte, zalantzarik gabe», azaldu dute antolatzaileek.
Bi horiez gain, beste Clown ikuskizun bi ere ekarri ditu jaialdiak aurten,
Frantziako Tout Samba’l taldearen Exilod kalejira poetikoa, eta zirku berriaren osagai guztiak biltzen dituen
Quebec herrialdeko Mr Banana-ren akrobazia, malabare eta soka nasai harrigarria.

Aurtengo jaialdian ere,
itsasoak badauka protagonismoa.
Itsaslaboa, jaialdiaren urtemugan ekoiztutako antzezpena itsas ertzean izango da, eta itsasoan emango dio
Andere Juana eta Argonautak lanari hasiera Izertia. Itsas Antzertiola taldeak. «Batelero tradizionalak abiatuko dira arrau- nean Lekeitioko badian antzezleak ekartzen. Porturatu ondoren kalejira alaian San Juan Talako baselizara abiatuko dira», aurreratu dute jaialdiko arduradunek. Itsas kondairak antzerki bihurtuko dituzte ikuskizunean, eta horrela, Blas de Lezo nabigatzailearen edo Anakabe kapitainaren itsas kondairak entzun eta ikusteko aukera egongo da besteak beste.
Itsas giroan murgildu eta itsas kantak eta parranda eszenara eramango ditu, bestalde, ume animazioan azken urteetan maisu lanak plazaratu dituen
Eidabe taldeak. Lekeitiora
Sardina Freskue dakar.
Hiru ekoizpen berri
25 urte hauetan zortzi ekoizpen propio plazaratu ditu Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiak: Ekintzak Hondartzan (1990), Gastibeltzaren Karabinak (1991), Moby Dick (2000), Buruhandien Topaketa I eta II (2002 eta 2005), Anakabe Kapitainaren Balada (2004), Antzar Jokoa (2006) eta Sarritsasoa (2011).
Aurten, ostera, hiru ekoizpen berri sustatu dituzte:
Danbor Talka-Le Choc des Tambours,
Itsaslaboa.
Txoriak:zoroen itsasoa eta Gure Musikari Handiak. Aupa Maurizia!.
Danbor Talka-Le Choc des Tambours Libourneko Arte Festarekin elkarlanean eginiko ekimena da. Bi jaialdi (Libourne eta Lekeitio) eta bi kale-antzerki konpainien (Commandos Percu eta Deabru Beltzak) arteko ekoizpena, hain zuzen. Perkusioa eta sua bateratzen dituen formatu handiko ikuskizuna.
Lekeitio Mikel Laboaren bizilekua izan zen umea zelarik eta bere musika-sorkuntzak hainbat lotura ditu herriarekin. Horrexegatik Laboaren kantak oinarri hartuta hondartzako dantzaldi bat sortu dute Dantzaz Konpainiagaz elkarlanean:
Itsaslaboa. Txoriak:zoroen itsasoa. Koreografiak Donostiako Dantzaz konpainiaren Iñaki Mujikaren esku daude eta musikaren aholkularia Iñaki Salvador izan da, Mikel Laboaren pianojolea.
Gure Musikari Handiak. Aupa Maurizia! koprodukzioari joan den udazkenean eman zioten hasiera. «Hiru marioneta erraldoi eraiki genituen: Arratiako Trikitixa (Maurizia, Leon eta Fasio). Ekainean zehar beste bi marioneta eraiki ditugu, Gipuzkoako bi txalapartari historiko (Zuaznabar etaGoikoetxea), hain zuen ere». Bost marioneta erraldoi horiek dira kale-ikuskizun horren abiapuntua. Sormenean, Lekeitiok Oreka Tx du bidaide, Marioneta erraldoien eraikuntza Frantziako Les Grandes Personnes taldeak gidatu du eta Frantziako Institutuaren laguntza ezinbestekoa izan dute ekoizpena kaleratzeko.
EGITARAUA